XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizon baten barrua ezagutzea ez da ain zailla...

Or dator Bernardet, eta itz bi egin nai nituzke berarekin.

EPAILLE.

- Zer egin bear duan eta zer esan bear duan erakutsi nai aldizkio...?

APAIZA.

- Ez!

Gotzai jauna'ren agindu zorrotz bat eman bear diot...

Laister arte ba...

EPAILLE.

- Laister arte...!

Iruditegitik ertetzeke, Bernardet datorren aldera zuzenduko da Apaiza.

Bernardet'ek eta Apaiza'k izaten duten jardunari adi-adi egongo da Epaillea".

APAIZA.

- Bernardet...!

BERNARDET.

- Zer nai du, jauna...?

APAIZA.

- Ezagutzen al nazu...?

BERNARDET.

- Ez, jauna, ez det ezagutzen...!

APAIZA.

- Gotzai jauna'ren ordezkoa naiz...

Berak bialdu nau.

Ara Bernardet...!

Emengo kontu auek asi zirala bada illabete.

Oraindik ez dakigu emen agertzen dan emakume ori nor dan...

Andra-Maria dalakotan etortzen dira guzti auek.

Eta ez-balitz, zer esango ez luteke gero Eleiza'ren etsaiak...?

BERNARDET.

- Ala da, jauna.

APAIZA.

- Orregaitik jakin nai luke Gotzai jaunak emen agertzen dan emakume ori nor dan.

Ze izen duan galdetu bear diozu-ba.

Ez zera bestela geiagotan onera etorriko.

BERNARDET.

- Ondo dago, jauna.

Nor dan galdetuko diot gaur agertzen ba-zait beintzat...

APAIZA.

- Guazen-ba, Bernardet...